2010-11-22

KULTURAbonua

Bono Cultura

Euskadiren ekonomia biziberritzeko ekintzak garatzeko Eusko Jaularitzak duen egitasmoaren baitan, eta aurreko kanpainan lorturiko emaitza onak ikusirik, Kultura Saila honek Kultura Bonua - Bono Cultura programa berritu nahi du, alegia, arte eta kultura ekoizpenaren merkatua bultzatzeko ekimena, hain zuzen 2010-2011 Gabonetako kanpainan, Euskadin, aipaturiko kultura-produktu horiek suspertzeari begira.

Helburu hori gogoan, euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko du diruz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura-bonu batzuen bidez. Bonuak hautatutako finantza-entitatearen bitartez jarriko dira salgai, eta berorien bitartez erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izango du, bai liburuak edo diskoak erosterakoan, bai museo batean bisita egiteko, antzerkira edo kontzertu batera joateko.

Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Behin bonuak eskuratu eta gero, 40 euroren balioko produktu eta zerbitzuak kontsumitu ahal izango ditu erabiltzaileak kanpainari atxikitako establezimendu-sarean. Saltokietatik finantza-entitatera bidaliko dira orduan berriz ere bonuak, eta han bonu bakoitza 40 euroren truke aldatu.

Galdera ohikoenak.

1. Zer da Kultura Bonua?

Kutxazainek ematen dituzten sarrera-txartelen moduko dokumentu bat, establezimendu bakar batean kultura-produktuetan 40 euro kontsumitzeko aukera ematen duena, nahiz eta erosleak txartela bera 25 euro ordaindu. Gainerako 15 euroak Eusko Jaurlaritzak jartzen ditu, lehiaketa bidez hautaturiko finantza-entitate baten bitartez.

2. Zer eros daiteke BONUAREKIN?

Liburuak (literatura, saiakera, poesia eta marrazkigintza…), musika: edozein euskarritan (CD, binilo, DVD…), zinea (DVDak), zuzeneko ikuskizunak (antzerkia, dantza, musika…), museoak: fideltasun-txartelak (“…aren laguna”) Programatik kanpo geratuko dira: papergintzako produktuak; testuliburuak, liburu profesionalak eta ikasketetakoak; informatika eta elektronikako produktuak; joko eta bideojokoak.

3. Non eros daiteke bonua?

BIZKAIA: BBKren orotarako kutxazainak. GIPUZKOA: Servikutxan, KUTXA. ARABA: VITAL KUTXAren web orrialdean www.cajavital.es

4. Zenbat bonu eros daitezke?

Bonu bat txartel bakoitzeko, gehienez, ahalik eta eskatzaile gehienen eskaera asetu ahal izateko.

5. Noiz eros daitezke?

2010eko abenduaren 13tik urtarrilaren 5ra arte, edota bonu-hornidura agortu arte.

6. Noiz arte onar ditzaket bonuen bidez egindako ordainketak nire establezimenduan?

Bonuen indarraldia 2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 20ra artekoa izango da. Hortik aurrera ez da establezimenduetan onartuko.

7. Establezimendu batean baino gehiagotan erabil daiteke bonu bera?

Ez. Bonua establezimendu bakar batean kontsumitu behar da. Erosketa 40 eurotik beherakoa bada, ez da diferentzia esku-dirutan itzuliko. Erosketa 40 eurotik gorakoa bada, falta den alde hori diruz ordainduko da. Edonola ere, establezimenduaren esku egongo da komeni diren erraztasunak ematea erosleari, bonuaren balioa agortzeko, betiere iraungitzeko epea onartuz gero.

8. Neuk, establezimendu moduan, noiz alda ditzaket bonuak diru truke?

Trukea pertsonalki egin behar da hautatutako finantza-entitatearen edozein sukurtsaletan. Jasotako bonuak entregatu ondoren, horien balioa kalkulatuko da: bonu kopurua bider 40 euro/bakoitzeko. Emaitza hori titulartzat establezimendua bera edo haren pertsona ordezkaria duen hautatutako entitatearen kontu korrontean sartuko da. Inola ere ez da bonuen truke esku-dirurik emango. Trukea astean behin egin ahal izango da, epe muga lehen adierazitako 2011ko urtarrilaren 31a dela. Iruzurrik egon ez dadin, trukea egiterakoan establezimenduari eskuratu zaion programaren identifikazio-txartela erakutsi beharko da.

 

 

Kulturaren Euskal KontseiluaKulturaren euskal behatokia