2009-06-18

Entzierroko kantua euskaraz ere abestuko da

Xabier Letona

Iruñean San Femin usaina hedatzen ari da egunetik egunera. Santua ate joka ari dela dirudi (tira, Roldan Jimeno historialariak ez zela existitu dio bere tesian). Uztail aurreko asteetan abiadura maila guztietan azkartzen da hirian eta festa sukarra nonahi barreiatzen hasten da.

Beste zantzu askoren artean, entzierroko hesia jartzeak modu berezian eragiten du horretan.